Mezuak

Abuztuak 28: Fraidetxoa

Irudia
Fraidetxoa Denbora gutxi pasatu nuen oasian, eta batez ere nahi nuen Begiurdinaren argazkia atera. Lortu nuen eta aurreko mezuan arggazkia erantsi dut.  Hala ere, denbora izan dut espezie berri bat behatzeko, Fraidetxoa han zuzen ere. Zoritxarrez argazki ona ez dut lortu baina espero dut beste egun batean osta ere ikustea. Orain arte oasian 24 tximeleta ikusi dut, Ez da gaizki, eta ziurrenik pare bat ez dut ikusi, batez ere udaberrian eta uda hasieran. Eta oraindik egongo dela baten bat, ziur nago Erynnis tages / Fraidetxoa / Cervantes / Dingy skipper

Abuztuak 26: 19 Espezie ezberdin eta nobedaderen bat

Irudia
Eguraldi ederra lagundurik, 19 espezie ikusi dut. Noizen behin, gaur bezala,  emaitzak eskegitzen ditut  www.ornitho.org -en. Gaur, nobedadea izan da Gorringo ilunaren agerpena. Argazkietan ematen du orekari bat dela. Artista bat!!! Lycaena tityrus / Gorringo iluna / Manto oscuro / Sooty copper Aprobetxatu dut beste argazki batzuk ateratzea pisuen aurrean: Bizitzaz beterik, erleak eta tximeleta dantzan! Eta ze polita!!!

Inbaditzaileak eta espezie exotikoak

Irudia
Nonahi aurki daitezke. Askok, tomate landarea bezala, nahiz eta kanpokoa izan, ez dute arazorik sortzen baina batzuk oso kaltegarriak izan daitezke, eta behin ikusita kendu behar da. Lurbarrin espezie exotiko batzuk egoten dira. Hona hemen batzuk: Cortaderia selloana / Panpa-belarra / Hierba de pampa / Pampa grass Txiki dagoenean kendu behar da, eta ahal bada eskuz egin. Udaren amaieran da momentu on bat horretarako.  Crocosmia / Zinta belarra / Tritonia / Monbretia Oso polita da, eta nonahi ikus daiteke baina ez da hemengo, Hego Afrikako baizik. Sekulako arazoak sortzen ditu zenbait lekutan, tartean Urdaibain. Vespa velutina / Asiako liztorra / Avispa asiática / Asian horne t Oso ezaguna bihurtu da azken bolaldan bertako erleak hiltzen baititu. Handia da baina bertako liztor ezpeziak ere oso handiak dira. Beraz, kontuz! Asiakoak liranja kolorea du, EZ HORIA! Jendeak etxeko tranpak ipintzen ditu baina nire ustez bertako espezientzat ere oso kal...

Erlastarra

Irudia
Bombus terrestris / Erlastarra / Abejorro común / Buff-tailed bee Agin gure erlerik ezagunena. Mandabelarra eta asun bortaren nektarea gustora du, eta oasian horrelako loretan etengabe dabil. Ez izan beldurrik, nahiago baitu nektarea zure odola baino!

Liztor Armiarma

Irudia
Liztor Armiarma Oso erraza da armiarma hau ikustea, eta baita ere bere zeharkako sarea. Beste hainbat intsektu bezala, liztorraren itxura dauka etsaiak engainatzeko. Emea arra baino askoz handiagoa da, eta ahal badu, ugalketa eta gero saiatzen da bere bikotekidea jaten. Horretarako ziztada pozoitsua ematen du. Eskerrak ez da arriskutsua guretzat, eta merezi du denbora pasatzea ikusten nola gora-behera doan bere armiarma sarean. Bat baino gehiago oasian ikus daiteke. Inoiz ikusi duzu? Argiope bruennichi / Liztor-armiarma / Araña avispa (tigre) / Wasp spider

Abuztuak 23: "The Blues Brothers"

Irudia
Tximeleta urdinak, Lycaenidae familiakoak Azken egunotan oasian hiru motako urdin ikusi ditut. Ez da erraza euren arteko ezberdintasunak ikustea txikiak baitira. Dena den, pazientziarekin egin daiteke. Hona hemen hiru espeziak: Lehengoa da Kupido nagusia. Bera da urteko lehenengo urdina martxoan edo agertzen baita. Beste biak ez bezala puntu liranjarik ez ditu. Emeak eta arrak oso antzekoak dira eta. Gustoko landareak huntza eta gorostia dira. Celastrina argiolus / Kupido nagusia / Náyade / Holly blue Udan agian arruntena da Ikaro zerutxoa. Arrak gainalde urdina dauka, eta emea, aldiz, marroi-urdina da. Eserita dagoenean eta alak itxita daudenean azpialde grisaxka puntu liranjarekin erakusten du. Hainbat tximletak antzeko koloreak ditu baina gure eskualdean hau da arruntena. Polyommatus icarus / Ikaro zerutxoa / Ícaro / Common Blue Nahiz eta aurrekoa normalean udako urdin arrunetana izaten den, aurten Kupido tantagorri asko ikusi ditut. Agian hobeto identifik...

Abuztuak 22: Minois dryas

Irudia
Begi urdina Nahiko arrunta da Fruizen eta ikusteko erraz bere tamaina handia dela eta. Izan ere, hau da agian ikus daitekeen tximelatarik handienetarikoa gure eskualdean. Emea arra baino handiagoa eta marroi kolorekoa da. Arra, aldiz, oso marroi iluna da eta txikiagoa da. Biek "begi" urdinak dituzte eta hortik dator bere euskerazko izena, begiurdina, hain zuzen ere. Gustora dabil belar luzean gerizpearen bila Minois dryas / Begiurdina / Minois / Dryad