Urriak 21: Espezie berria, Leka-izartxo nagusia

Eguraldi onak jarraitzen du eta oraindik tximeleta batzuk daude, tartean, leka-izartxo nagusia. Sollube mendi tontorrean asko egoten dira baina askoz gutxiago ikus daitezke beheko zelaietan. Beno, hau da 29. espezie. Egia esan beste espezieren bat espero nuen ikustea baina ez dut ikusi. Hala ere, espero ez nuena ikusi dut. Querus aldizkarian irakurri dut Madril eta Bartzelonako parke guztietan 50 espezie ezberdin ikus daitezke, eta bolondresak eskatzen dira segimendua egiteko. Nire ustez, Fruizko oasian 35-40 espezie ezberdin ikus daitezke. Ez da gauza makala!

Bestalde, kaskabeltz handia txori jantokian zebilen. Hau da amilotz urdinarekin txori jantokian gehien ikusten den txoria. Laster kakueta gehiago ipini beharko ditut.!

Opilio espezieren bat ikusten zen hainbat lekutan eta perretxiko batzuk ere bai. Ia jangarriak diren ez dakit.

Azkenik erleak eta erlastarrak ez ziren falta!



Tipula luna (?) / Típula / Daddy longlegs




 Lampide boeticus / Leka-izartxu nagusia / Estriada gris / Long-tailed blue





Parus major / Kaskabeltza handia / Carbonero común / Great tit


Bombus terrestris / Erlastarra / Abejorro común / Buff-tailed bumblebee


Pararge aegeria / Basozaina / Ondulada / Speckled wood


Lamium purpureum / Asun borta / Ortiga muerta / Red dead nettle

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Apirilak 15 / 15th April

Apirilak 22: Dontzeila / 22nd April: Marsh Fritillary

Azken erleak eta polena