Urriak 7: 11 landare espezie oraindik loretan


Udazkena argi eta garbi da, eta egun euritsu batean ez dut tximeletarik ikusi. Beraz, denbora pasatu dut lora espezie kontatzen. Guztira 18 espezie ezberdina ikusi dut, baina, asun borta eta menda izan ezik, kantitate gutxietan. Asun borta oso lora emankorra, eta oraindik dauka gure erleek behar duten nektarea hibernaziorako prestatzeko. Aurten hilabetero segimendua egingo dugu, eta bereziki abenduaren 31an zenbat landare loretan dauden kontatuko dugu. Txoriei dagokienez, mike bat ikusi dut, eta txantxantgorriak, beleak, zozo bat entzun dut. Jantokian berriz ere amilotx urdina agertu da. Azken momentuan zerurantz joan da lertxun hauskarrea. Azken hau oso handia da, eta nahiko arrunta Euskal Herrian, batez ere negualdean. Sarritan arrantzaleek leporatzen diete arrainen poblazioaren beherakada baina errudun nagusi gara gu!

P.D: Ematen du baten batek errekaren ertzatik lurra kendu duela eta agerian utzi du animali baten etxetxua Hau guztiz debekatuta dago!!!























Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Apirilak 15 / 15th April

Apirilak 22: Dontzeila / 22nd April: Marsh Fritillary

Azken erleak eta polena