Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: urria, 2018

Black is Beltza

Irudia
Hainbat txori beltzak dira. Oso ezaguna da zozoa, nahiz eta emea marroi iluna den. Hala ere, badira zozo baina handiagoak diren bi txori espezie Fruizen. Bata, belebeltza da, eta taldeka dabiltz. Fruizen nahiko arrunta da eta erraz ikus daiteke. Hori dela eta, sarritan ez gara konturatzen antzeko beste txori beltz bat dagoela Fruizen, erroia hain zuzen ere. Erroia bere bikotearekin dabil, ez hainbeste taldeka, eta belebeltza baina handiagoa da. Egia da mendietan errazago ikus daiteke baina uste dut Fruizko bikote honek kabia daukala Fruizko harrobian. Identifikatzeko ohartu behar da nolako buztan duen, ingude forma baitu. Bestalde, moko handi bat du baina gauzarik ezaugarriena da bere erreklamoa. Hau da niretzat gakoa eta pare bat aldiz entzun nuen oasian egon nintzenean uda honetan. Corvus corax / Erroia / Cuervo / Raven   Erroiaren kantua

Urriak 24: Basurdea

Irudia
Bai, basurdea ikusi nuen baina ez neukan astirik argazkirik hartzeko. Ematen du lotan zegoela zuhaitz baten ondoan. Eta heldi nintzenean ziztu bizian alde egin zen. Gazte bat izan zen eta bakarrik. Araro, benetan! Argazkirik ez daukadanez ipiniko dut Fruizen hogei minutu lehenago ikusi nuen orkatz gazte bat. Gaur-egun asko ikusten dira eta iritzi ezberdinak izaten dira. Baina bat ikusten duzunean lasai-lasai ze polita den. Capreolus capreolus / Orkatza / Corzo / Roe deer Eguraldi onak jarraitzen duenez oraindik badira tximeletak, bereziki basozainak baina gaur, aspaldiko partez, kupido tantagori bat zegoen hegalean. Domekatik aurrera ez dut uste gehiago ikusiko ditugu hurrengo urte arte. Cupido argiades / Kupido tantagorria / Duende naranjitas / Short-tailed blue Eta atzo ilargi betea zegoenez pare bat argazki atera nituen goiz honetan! Ederra!!!!

Urriak 21: Espezie berria, Leka-izartxo nagusia

Irudia
Eguraldi onak jarraitzen du eta oraindik tximeleta batzuk daude, tartean, leka-izartxo nagusia. Sollube mendi tontorrean asko egoten dira baina askoz gutxiago ikus daitezke beheko zelaietan. Beno, hau da 29. espezie. Egia esan beste espezieren bat espero nuen ikustea baina ez dut ikusi. Hala ere, espero ez nuena ikusi dut. Querus aldizkarian irakurri dut Madril eta Bartzelonako parke guztietan 50 espezie ezberdin ikus daitezke, eta bolondresak eskatzen dira segimendua egiteko. Nire ustez, Fruizko oasian 35-40 espezie ezberdin ikus daitezke. Ez da gauza makala! Bestalde, kaskabeltz handia txori jantokian zebilen. Hau da amilotz urdinarekin txori jantokian gehien ikusten den txoria. Laster kakueta gehiago ipini beharko ditut.! Opilio espezieren bat ikusten zen hainbat lekutan eta perretxiko batzuk ere bai. Ia jangarriak diren ez dakit. Azkenik erleak eta erlastarrak ez ziren falta! Tipula luna (?) / Típula / Daddy longlegs  Lampide boeticus / Leka-izartxu nagu

Urriak 7: 11 landare espezie oraindik loretan

Irudia
Udazkena argi eta garbi da, eta egun euritsu batean ez dut tximeletarik ikusi. Beraz, denbora pasatu dut lora espezie kontatzen. Guztira 18 espezie ezberdina ikusi dut, baina, asun borta eta menda izan ezik, kantitate gutxietan. Asun borta oso lora emankorra, eta oraindik dauka gure erleek behar duten nektarea hibernaziorako prestatzeko. Aurten hilabetero segimendua egingo dugu, eta bereziki abenduaren 31an zenbat landare loretan dauden kontatuko dugu. Txoriei dagokienez, mike bat ikusi dut, eta txantxantgorriak, beleak, zozo bat entzun dut. Jantokian berriz ere amilotx urdina agertu da. Azken momentuan zerurantz joan da lertxun hauskarrea. Azken hau oso handia da, eta nahiko arrunta Euskal Herrian, batez ere negualdean. Sarritan arrantzaleek leporatzen diete arrainen poblazioaren beherakada baina errudun nagusi gara gu! P.D: Ematen du baten batek errekaren ertzatik lurra kendu duela eta agerian utzi du animali baten etxetxua Hau guztiz debekatuta dago!!!

Udazkena heldu da! Amilotx urdina txori jan-tokian

Irudia
Udazkena heldu da baina gaur arte, oso bero izan denez oraindik tximeleta asko egon dira. Joan zen astean 11 tximeleta espezie ezberdin ikusi nituen arratsalde batean baina gaur, urriak 6, hiru ezpezie baino ez ditut ikusi. Hosto asko erori dira, eta ipini nuen txori jantokira egunero amilotx urdina hurbiltzen da. Neguan oso inportantea da txoriei laguntzeko janaria ematea. Hala ere, ogia ez da oso komenigarria, eta hoberena da haziak edota gatza gabeko kakahuetak ematea. Erraza da haziak lortzea eta jantoki bat ere erraz egin daiteke. Zaila da kakahuetak lortzea. Urdaibai Bird Cenre-ek saltzen ditu, eta horrez gain, Inguruko Hegaztien Behaketa antolatzen du zeinetan proposatzen dun 15 minutu astero pasatzeko jantokiaren inguruan dauden txoriak behatzen eta apuntatzen zeintzuk diren. Ia aurten Fruizko oasian egingo dugun?                               Polyommatus icarus / Ikaro zerutxoa / Ícaro / Common blue Lycaena tityrus / Gorringo iluna / Manto oscura / Sooty c