Udazkena heldu da! Amilotx urdina txori jan-tokian
Udazkena heldu da baina gaur arte, oso bero izan denez oraindik tximeleta asko egon dira. Joan zen astean 11 tximeleta espezie ezberdin ikusi nituen arratsalde batean baina gaur, urriak 6, hiru ezpezie baino ez ditut ikusi. Hosto asko erori dira, eta ipini nuen txori jantokira egunero amilotx urdina hurbiltzen da. Neguan oso inportantea da txoriei laguntzeko janaria ematea. Hala ere, ogia ez da oso komenigarria, eta hoberena da haziak edota gatza gabeko kakahuetak ematea. Erraza da haziak lortzea eta jantoki bat ere erraz egin daiteke. Zaila da kakahuetak lortzea. Urdaibai Bird Cenre-ek saltzen ditu, eta horrez gain, Inguruko Hegaztien Behaketa antolatzen du zeinetan proposatzen dun 15 minutu astero pasatzeko jantokiaren inguruan dauden txoriak behatzen eta apuntatzen zeintzuk diren. Ia aurten Fruizko oasian egingo dugun?
Polyommatus icarus / Ikaro zerutxoa / Ícaro / Common blue
Polyommatus icarus / Ikaro zerutxoa / Ícaro / Common blue
Lycaena tityrus / Gorringo iluna / Manto oscura / Sooty copper
Pararge aegeria / Basozaina / Ondulada / Speckled wood
Cyanistes caerulus / Amilotx urdina / Herrerillo común / Common Blue Tit
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina