Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: azaroa, 2018

Azken erleak eta polena

Irudia
Oraindik negua ez da heldu eta badabiltz oraindik erle batzuk beraien burua elikatzen hibernazioa egin aurretik. Argazki honetan erlearen burua polenaz blai estalita geratu da! Ez dakit ia gai den zerbait ikustea polen mozkoraldia eta gero! Beste argazki batean lora euli bat ikus daiteke eta azken argazkia gaueko tximeletaren beldar ikusgarria. Calliteara pudibunda / Pale tussock moth

Azaroak 15: Harrapariak

Irudia
Gaur lau hegazti harrapari espezie ezberdinak ikusi ditu oasiara joateotan. Lehengoa miru gorria izan da. Miru gorria oso hegazti polita da, eta neguan bereziki ikus daiteke hemen (udaberrian miru baltza Afrikatik heltzen da). Bere ezaugarririk nagusiena da bere buztana. Ingelesez mirua da "kite", kometa forma baitauka bere buztana. Milvus milvus / Miru gorria / Milano real / Red kite Bigarren harraparia belatz gorria izan da. Egunero ikusten dut, eta egia esan bereziki neguan ikusten dut Fruizen. Bere ezaugarririk nagusiena da zeruan sarritan "eskegita" geratzea mugitu gabe.  Falco tinnunculus / Belatz gorria / Cernícalo vulgar / Common kestrel Hirugarrena izan da zapelatza. Urte osoan egoten da eta gehien ikus daitekeen harraparia da gure inguruan. Sarritan zeruan ikus daiteke beleekin borrokatzen. Argazki hau ez da oso ona, eta laster beste bat ipiniko dut Buteo buteo / Zapelatza / Ratonero común / Buzzard Azken ha

Panpa belarra

Irudia
Pisu berrien atzeko basoan gero eta panpa belarra egoten da, eta gainera beste lekutara hedatzen ari da. Honen aurrean zerbait egin behar da. Baina noren esku dago zerbait egitea? Inork ez badu zerbait egiten orduan guk zerbait egin dezakegu. Ondo legoke goiz bateko auzolana egitea belar inbaditzaile hau kentzea. Nahiko simbolikoa izango zen baina behintzat zerbait egiten dugu. Lehenik eta behin lumak kendu behar dira hazieak ez egoteko sakabanatuta. Belar handiak moztu behar dira desbroceadora erabiliz baina umeak  pozik egongo lirateke  landare txikiak kentzen. Portzierto, momenturik errazena landare hauek kentzea da txikiak direnean baina ikasi behar da bereizten zein den panpa belarra eta zein den hemengo belarra. Ez da beti gauza erraza egitea eta sarritan ikutu behar da jakiteko zein den zein. Hemengoa oso leuna da, panpa, aldiz, oso zakarra da.

Azaroak 10

Irudia
San Martin-en bezperan, eta eguraldi ona lagundurik buelta bat Lurbarri oasiatik egin nuen apuntatzeko zein lorak zeuden. Noski, tximeletak apenas ikusten ziren. Hala ere, basozain batzuk egon ziren. Txoriei dagokienez arruntena txantxangorria izan izen. Badirudi txantxangorri asko Baltikako herrietatik datoz  hemen  negua pasatu ahal izateko. Txantxangorriz gain, kaskabeltza jantokian egon zen, eta beleak, zapelatzak, amilotx urdina, eskinosoa, buztanikara zuria eta errekatxindora ere presente zeuden. Aipatu behar da belatz gorri bat Lurbarritik hurbil ibili zela zeruan. Oasian 15 lora ezpezie ezberdin ikusi nituen, eta hainbat lora-euli eta erle pare bat. Hilabetero joango gara ikusten zer motako lora diren oasian.  Falco tinnunculus / Belatz gorria / Cernícao vulgar / Common kestrel   Eristalis tenax / Erlamandoa / Mosca zángano / Drone fly ?  Parage aegeria / Basozaina / Maculada / Speckled wood Corylus avellana / Urretxondoa / Aliso / H