Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: abuztua, 2018

Abuztuak 28: Fraidetxoa

Irudia
Fraidetxoa Denbora gutxi pasatu nuen oasian, eta batez ere nahi nuen Begiurdinaren argazkia atera. Lortu nuen eta aurreko mezuan arggazkia erantsi dut.  Hala ere, denbora izan dut espezie berri bat behatzeko, Fraidetxoa han zuzen ere. Zoritxarrez argazki ona ez dut lortu baina espero dut beste egun batean osta ere ikustea. Orain arte oasian 24 tximeleta ikusi dut, Ez da gaizki, eta ziurrenik pare bat ez dut ikusi, batez ere udaberrian eta uda hasieran. Eta oraindik egongo dela baten bat, ziur nago Erynnis tages / Fraidetxoa / Cervantes / Dingy skipper

Abuztuak 26: 19 Espezie ezberdin eta nobedaderen bat

Irudia
Eguraldi ederra lagundurik, 19 espezie ikusi dut. Noizen behin, gaur bezala,  emaitzak eskegitzen ditut  www.ornitho.org -en. Gaur, nobedadea izan da Gorringo ilunaren agerpena. Argazkietan ematen du orekari bat dela. Artista bat!!! Lycaena tityrus / Gorringo iluna / Manto oscuro / Sooty copper Aprobetxatu dut beste argazki batzuk ateratzea pisuen aurrean: Bizitzaz beterik, erleak eta tximeleta dantzan! Eta ze polita!!!

Inbaditzaileak eta espezie exotikoak

Irudia
Nonahi aurki daitezke. Askok, tomate landarea bezala, nahiz eta kanpokoa izan, ez dute arazorik sortzen baina batzuk oso kaltegarriak izan daitezke, eta behin ikusita kendu behar da. Lurbarrin espezie exotiko batzuk egoten dira. Hona hemen batzuk: Cortaderia selloana / Panpa-belarra / Hierba de pampa / Pampa grass Txiki dagoenean kendu behar da, eta ahal bada eskuz egin. Udaren amaieran da momentu on bat horretarako.  Crocosmia / Zinta belarra / Tritonia / Monbretia Oso polita da, eta nonahi ikus daiteke baina ez da hemengo, Hego Afrikako baizik. Sekulako arazoak sortzen ditu zenbait lekutan, tartean Urdaibain. Vespa velutina / Asiako liztorra / Avispa asiática / Asian horne t Oso ezaguna bihurtu da azken bolaldan bertako erleak hiltzen baititu. Handia da baina bertako liztor ezpeziak ere oso handiak dira. Beraz, kontuz! Asiakoak liranja kolorea du, EZ HORIA! Jendeak etxeko tranpak ipintzen ditu baina nire ustez bertako espezientzat ere oso kaltega

Erlastarra

Irudia
Bombus terrestris / Erlastarra / Abejorro común / Buff-tailed bee Agin gure erlerik ezagunena. Mandabelarra eta asun bortaren nektarea gustora du, eta oasian horrelako loretan etengabe dabil. Ez izan beldurrik, nahiago baitu nektarea zure odola baino!

Liztor Armiarma

Irudia
Liztor Armiarma Oso erraza da armiarma hau ikustea, eta baita ere bere zeharkako sarea. Beste hainbat intsektu bezala, liztorraren itxura dauka etsaiak engainatzeko. Emea arra baino askoz handiagoa da, eta ahal badu, ugalketa eta gero saiatzen da bere bikotekidea jaten. Horretarako ziztada pozoitsua ematen du. Eskerrak ez da arriskutsua guretzat, eta merezi du denbora pasatzea ikusten nola gora-behera doan bere armiarma sarean. Bat baino gehiago oasian ikus daiteke. Inoiz ikusi duzu? Argiope bruennichi / Liztor-armiarma / Araña avispa (tigre) / Wasp spider

Abuztuak 23: "The Blues Brothers"

Irudia
Tximeleta urdinak, Lycaenidae familiakoak Azken egunotan oasian hiru motako urdin ikusi ditut. Ez da erraza euren arteko ezberdintasunak ikustea txikiak baitira. Dena den, pazientziarekin egin daiteke. Hona hemen hiru espeziak: Lehengoa da Kupido nagusia. Bera da urteko lehenengo urdina martxoan edo agertzen baita. Beste biak ez bezala puntu liranjarik ez ditu. Emeak eta arrak oso antzekoak dira eta. Gustoko landareak huntza eta gorostia dira. Celastrina argiolus / Kupido nagusia / Náyade / Holly blue Udan agian arruntena da Ikaro zerutxoa. Arrak gainalde urdina dauka, eta emea, aldiz, marroi-urdina da. Eserita dagoenean eta alak itxita daudenean azpialde grisaxka puntu liranjarekin erakusten du. Hainbat tximletak antzeko koloreak ditu baina gure eskualdean hau da arruntena. Polyommatus icarus / Ikaro zerutxoa / Ícaro / Common Blue Nahiz eta aurrekoa normalean udako urdin arrunetana izaten den, aurten Kupido tantagorri asko ikusi ditut. Agian hobeto identifik

Abuztuak 22: Minois dryas

Irudia
Begi urdina Nahiko arrunta da Fruizen eta ikusteko erraz bere tamaina handia dela eta. Izan ere, hau da agian ikus daitekeen tximelatarik handienetarikoa gure eskualdean. Emea arra baino handiagoa eta marroi kolorekoa da. Arra, aldiz, oso marroi iluna da eta txikiagoa da. Biek "begi" urdinak dituzte eta hortik dator bere euskerazko izena, begiurdina, hain zuzen ere. Gustora dabil belar luzean gerizpearen bila Minois dryas / Begiurdina / Minois / Dryad

Abuztuak 21: Araschnia levana eta Io aglais

Irudia
Amaraun-tximeleta da zabaltzen ari den tximeleta bat. Orain dela ez hainbeste urte Bizkaian apenas ikusten zen. Gaur-egun nahiko erraza da tximeleta hau ikustea baina hara nire harridura 8/9 ikustea Fruizko oasian!!! Emeek eta arrek ia itxura berdina daukate eta urtean, beste tximeleta asko bezala, bi belaunaldi ditu. Hala ere, gauza bitxia du. Bi belaunaldi hauek oso itxura ezberdina ditu. Udaberrikoa nagusiki liranja da orban beltzekin, eta udakoa, aldiz, nagusiki beltza da orban liranjarekin. Ale azpialdean mapa itxura du. Hori dela eta, Map Butterfly izena du ingelesez. Bada antzeko tximeleta, Limenitis camila / Lamia lerrobikoitza, baina gainaldean ez da liranja arrastorik eta amaraun-tximeleta ez bezala, ez da hain arrunta Fruizen. Azpialdea Udaberriko itxura Lamia lerrobikoitza (Etxeko baratzan) Bestalde, Io vanesa  (Aglais io) tximeleta egon da. Tximeleta hau oso arrunta da eta jende askoren ustez gure tximeletarik ederrena. Alak itxita daud

Abuztuak 19

Irudia
Eguraldi ona! Hori dela eta buelta bat egin dut Fruiztik. Lehenik eta behin pisu berrietara joan naiz. Zer polita geratzen ari da! Lorak, bereziki, astaperrexil zuria, txikoria eta senezioa, loretan. Baina polita egoteaz gain, ona da polinatzaileentzat eta dirua aurrezten da. Esan behar dago, eredugarria da eta penagaz ikusten dut nola maiztasunez beste lekutan belarra eta belarrarekin batera, lorak, mozten dituzte. Noiz ikasiko dugun bioaniztasuna babestu nahi badugu, etxearen ondoan hasi behar dugu. Errekaren ondoan 12 eguneko tximeletak eta 4 gauekoak ikusi ditut. Horrez gain intsektu ezberdinpila bat eta 25 lora espezie. Nabermena da Protea tximeletaren presentzia lau ikusi baitut. Orain dela ez hainbeste urte apenas ikusten zen Bizkaian baina gaur-egun arrunta da, Fruizen behintzat. Egia da belarra lar luzea dela eta agian hobeto izango litzatekeela zerbait moztea. Horrela lora batzuk udazkeneko hasieran egongo dira. Hona hemen zenbait argazki! Veronica chamedr

Abuztuak 10: Lurbarri, bioaniztasunaren babesleku

Irudia
Fruizko pisu berrien aurrean dagoen belar gunea aldapatsua denez zailtasunez belarra moz daiteke. Zorionez, uda osoan hazten den txikoria eta senezioak lekua alaitzen du, eta bioaniztasunaren aldeko gune bihurtu da. Cichorium intybus / Txikoria / Achicoria / Common chicory Aurreko planoan: Anthriscus sylvestris / Astaperrexil zuria / Perifollo verde / Cow parsley Erlea eta txikoria  Matxinsaltoa / Saltamontes / Grasshopper ??? Senezioa eta erlea Txikoria eta gurgurio mota bat ???? Sambucus ebulus / Zihaurriaa / Saúco menor (yezgo)/ Danewort (Pozoitsua da) Donacia vulgaris  Hostojalea ? / Escarabajo de las hojas / Leaf beetle ?              Bombus pascuorum / Erlea / Abejorro / Common carder bumble bee eta Lamium maculatum Asun                                             borta / Ortiga manchada / Red dead  nettle Calopteryx xanthostoma / Sorgin orratza (a