Azaroak 15: Harrapariak

Gaur lau hegazti harrapari espezie ezberdinak ikusi ditu oasiara joateotan. Lehengoa miru gorria izan da. Miru gorria oso hegazti polita da, eta neguan bereziki ikus daiteke hemen (udaberrian miru baltza Afrikatik heltzen da). Bere ezaugarririk nagusiena da bere buztana. Ingelesez mirua da "kite", kometa forma baitauka bere buztana.



Milvus milvus / Miru gorria / Milano real / Red kite

Bigarren harraparia belatz gorria izan da. Egunero ikusten dut, eta egia esan bereziki neguan ikusten dut Fruizen. Bere ezaugarririk nagusiena da zeruan sarritan "eskegita" geratzea mugitu gabe. 





Falco tinnunculus / Belatz gorria / Cernícalo vulgar / Common kestrel

Hirugarrena izan da zapelatza. Urte osoan egoten da eta gehien ikus daitekeen harraparia da gure inguruan. Sarritan zeruan ikus daiteke beleekin borrokatzen. Argazki hau ez da oso ona, eta laster beste bat ipiniko dut


Buteo buteo / Zapelatza / Ratonero común / Buzzard

Azken harraparia gabiraia izan da. Beno, nire ustez gabiraia izan da. Aztorea ere oso antza handia du, baina ez da bezain arrunta. Oso altua egon da zeruan eta berehala joan egin da.


Accipiter nissus / Gabiraia / Gavilán común / Sparrowhawk



Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Apirilak 15 / 15th April

Apirilak 22: Dontzeila / 22nd April: Marsh Fritillary

Azken erleak eta polena