Panpa belarra

Pisu berrien atzeko basoan gero eta panpa belarra egoten da, eta gainera beste lekutara hedatzen ari da. Honen aurrean zerbait egin behar da. Baina noren esku dago zerbait egitea? Inork ez badu zerbait egiten orduan guk zerbait egin dezakegu. Ondo legoke goiz bateko auzolana egitea belar inbaditzaile hau kentzea. Nahiko simbolikoa izango zen baina behintzat zerbait egiten dugu. Lehenik eta behin lumak kendu behar dira hazieak ez egoteko sakabanatuta. Belar handiak moztu behar dira desbroceadora erabiliz baina umeak  pozik egongo lirateke landare txikiak kentzen. Portzierto, momenturik errazena landare hauek kentzea da txikiak direnean baina ikasi behar da bereizten zein den panpa belarra eta zein den hemengo belarra. Ez da beti gauza erraza egitea eta sarritan ikutu behar da jakiteko zein den zein. Hemengoa oso leuna da, panpa, aldiz, oso zakarra da.






Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Apirilak 15 / 15th April

Apirilak 22: Dontzeila / 22nd April: Marsh Fritillary

Azken erleak eta polena