Abuztuak 19
Eguraldi ona! Hori dela eta buelta bat egin dut Fruiztik. Lehenik eta behin pisu berrietara joan naiz. Zer polita geratzen ari da! Lorak, bereziki, astaperrexil zuria, txikoria eta senezioa, loretan. Baina polita egoteaz gain, ona da polinatzaileentzat eta dirua aurrezten da. Esan behar dago, eredugarria da eta penagaz ikusten dut nola maiztasunez beste lekutan belarra eta belarrarekin batera, lorak, mozten dituzte. Noiz ikasiko dugun bioaniztasuna babestu nahi badugu, etxearen ondoan hasi behar dugu.
Tábanus sulcifrons? / Ezpara / Tábano / Horsefly
Errekaren ondoan 12 eguneko tximeletak eta 4 gauekoak ikusi ditut. Horrez gain intsektu ezberdinpila bat eta 25 lora espezie. Nabermena da Protea tximeletaren presentzia lau ikusi baitut. Orain dela ez hainbeste urte apenas ikusten zen Bizkaian baina gaur-egun arrunta da, Fruizen behintzat. Egia da belarra lar luzea dela eta agian hobeto izango litzatekeela zerbait moztea. Horrela lora batzuk udazkeneko hasieran egongo dira. Hona hemen zenbait argazki!
Veronica chamedrys / Beronika / Verónica / Germander speedwell
Timandara comai ? (Gauekoa)
Celastrina argiolus / Kupido nagusia / Náyade / Holly blue
Celastrina argiolus / Kupido nagusia / Náyade / Holly blue
Tábanus sulcifrons? / Ezpara / Tábano / Horsefly
Pieris brassicae / Aza-tximeleta handia / Blanca de la col / Large white
Tábanus sulcifrons? / Ezpara / Tábano / Horsefly
Gonepteryx rhamni / Limoia / Limonera / Brimstone (Arra)
Armiarmak gaueko tximeleta bat harapatzen
Pyrausta purpuralis (Gauekoa baina sarritan egunez ikus daiteke)
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina