Abuztuak 21: Araschnia levana eta Io aglais

Amaraun-tximeleta da zabaltzen ari den tximeleta bat. Orain dela ez hainbeste urte Bizkaian apenas ikusten zen. Gaur-egun nahiko erraza da tximeleta hau ikustea baina hara nire harridura 8/9 ikustea Fruizko oasian!!! Emeek eta arrek ia itxura berdina daukate eta urtean, beste tximeleta asko bezala, bi belaunaldi ditu. Hala ere, gauza bitxia du. Bi belaunaldi hauek oso itxura ezberdina ditu. Udaberrikoa nagusiki liranja da orban beltzekin, eta udakoa, aldiz, nagusiki beltza da orban liranjarekin. Ale azpialdean mapa itxura du. Hori dela eta, Map Butterfly izena du ingelesez. Bada antzeko tximeleta, Limenitis camila / Lamia lerrobikoitza, baina gainaldean ez da liranja arrastorik eta amaraun-tximeleta ez bezala, ez da hain arrunta Fruizen.




Azpialdea


Udaberriko itxura


Lamia lerrobikoitza (Etxeko baratzan)

Bestalde, Io vanesa  (Aglais io) tximeleta egon da. Tximeleta hau oso arrunta da eta jende askoren ustez gure tximeletarik ederrena. Alak itxita daudenean, aldiz, apenas ikusten da, ale azpialdea erabat beltza da. Tximeleta batzuk negua pasatzen dute tximeleta forman (Gehienak beldarra formarekin) eta bilatzen dute leku bero bat egoteko. Hori dela eta sarritan neguan ikus daitezke garajean edo etxeko txabolean. Lehenengo udaberriko eguzki izpiekin esnatzen dira eta berehala nektaren bila dabiltza. Beraz, oso inportantea da txikori-belarra bezalako lorak (diente de león) egotea.


Io aglais / Io vanessa / Pavo real / Peacock


Azpialdea



Black is Beautiful!!!!

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Apirilak 15 / 15th April

Apirilak 22: Dontzeila / 22nd April: Marsh Fritillary

Azken erleak eta polena