Abuztuak 23: "The Blues Brothers"
Tximeleta urdinak, Lycaenidae familiakoak
Azken egunotan oasian hiru motako urdin ikusi ditut. Ez da erraza euren arteko ezberdintasunak ikustea txikiak baitira. Dena den, pazientziarekin egin daiteke. Hona hemen hiru espeziak:
Lehengoa da Kupido nagusia. Bera da urteko lehenengo urdina martxoan edo agertzen baita. Beste biak ez bezala puntu liranjarik ez ditu. Emeak eta arrak oso antzekoak dira eta. Gustoko landareak huntza eta gorostia dira.
Celastrina argiolus / Kupido nagusia / Náyade / Holly blue
Udan agian arruntena da Ikaro zerutxoa. Arrak gainalde urdina dauka, eta emea, aldiz, marroi-urdina da. Eserita dagoenean eta alak itxita daudenean azpialde grisaxka puntu liranjarekin erakusten du. Hainbat tximletak antzeko koloreak ditu baina gure eskualdean hau da arruntena.
Polyommatus icarus / Ikaro zerutxoa / Ícaro / Common Blue
Nahiz eta aurrekoa normalean udako urdin arrunetana izaten den, aurten Kupido tantagorri asko ikusi ditut. Agian hobeto identifikatzen ditut eta hori da arrazoia. Dena den, gure oasian bestea baino arruntagoa da. Arrek urdina dute gainaldea eta bi puntu liranja ditu besterik ez. "Buztan" labur ditu. Hori dela eta, ingeleseko izena "Short-tailed blue"da
Cupido argiades / Kupido tantagorria / Duende naranjitas / Short-tailed blue
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina