Inbaditzaileak eta espezie exotikoak

Nonahi aurki daitezke. Askok, tomate landarea bezala, nahiz eta kanpokoa izan, ez dute arazorik sortzen baina batzuk oso kaltegarriak izan daitezke, eta behin ikusita kendu behar da. Lurbarrin espezie exotiko batzuk egoten dira. Hona hemen batzuk:


Cortaderia selloana / Panpa-belarra / Hierba de pampa / Pampa grass

Txiki dagoenean kendu behar da, eta ahal bada eskuz egin. Udaren amaieran da momentu on bat horretarako. 


Crocosmia / Zinta belarra / Tritonia / Monbretia

Oso polita da, eta nonahi ikus daiteke baina ez da hemengo, Hego Afrikako baizik. Sekulako arazoak sortzen ditu zenbait lekutan, tartean Urdaibain.


Vespa velutina / Asiako liztorra / Avispa asiática / Asian hornet

Oso ezaguna bihurtu da azken bolaldan bertako erleak hiltzen baititu. Handia da baina bertako liztor ezpeziak ere oso handiak dira. Beraz, kontuz! Asiakoak liranja kolorea du, EZ HORIA! Jendeak etxeko tranpak ipintzen ditu baina nire ustez bertako espezientzat ere oso kaltegarriak izatek dira. Nahiago dut pentsatu naturak berak erantzun bat aurkituko duela.


Paspalum dilatatum / Heno lenoso / Dallisgrass

Leku guztietan dago



Cacyreus marshalli / Geranio-tximeleta / Taldaro del geranio / Geranium bronze

Hego Afrikakoa da baina Europa osoan hedatzen ari da. Nahiko arrunta bihurtu da hemen, eta bere beldarrak kaltegarriak dira geranioentzat.

Are txarrago Ezpala sitsa da itzelezko kalteak sortzen baititu! Ez dut oasian ikusi baina nahiko arrunta da. Hona hemen bere argazkia. Nahiko txikia da.


Cydalima perspectalis / Ezpala sitsa / Polilla del boj / Box moth


Phyllostachys / Bambua / Bambú / Bamboo

Errekaren ertzean


Oxalis latifolia / Txomin belarra / Aleluya / Garden pink sorrel

Oso gutxi dago oasian





Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Apirilak 15 / 15th April

Apirilak 22: Dontzeila / 22nd April: Marsh Fritillary

Azken erleak eta polena